Santu Guztietako zubiko alkoholemien balantzea
Hamabi gidari geratu dira ikerketapean bide-segurtasunaren aurkako delituengatik zubi honetan
2019-11-03
Ertzaintzak hamabi gidariri ireki dizkie eginbideak bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik Euskadiko errepideetan alkoholdun edarien edo substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik Santu Guztietako zubi honetan. Bizkaian zazpi pertsona ikertu dituzte, Araban hiru eta Gipuzkoan bi. Gidari gehien ostiralean ikertu zituzten, guztira 9.
Asteburu luze honetan Ertzaintzak hamabi gidariri inputatu die bide-segurtasunaren kontrako delitu bat, Euskadiko errepideetan alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeagatik.
Atzo, larunbata, eta gaur, igandea, hiru pertsona geratu dira ikerketapean Gasteizen, Gordexolan eta Beasainen.
Joan den ostirala, azaroaren 1a, jaieguna izan zen, eta bederatzi gidari inputatu zituzten baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoa emateagatik edo drogen eraginpean gidatzeagatik Laudion, Iruña Okan, Urdulizen, Getxon, Bilbon, Etxebarrin, Erandion, Galdakaon eta Eibarren.
Gidari horietako bi ikerketapean geratu dira trafiko-istripuetan inplikatuta egoteagatik.