19_ 0863-eu

Larunbatean, hilaren 3an, zirkulazio-etenak izango dira Donostiako Klasikoa txirrindularitza-proba dela eta

Prentsa bulegoa

2019-08-01

Abuztuaren 3an, larunbatean, 2019ko Donostiako Klasikoa, emakumezkoen probaren 1. edizioa eta gizonezkoen probaren 39. edizioa, dela eta, zirkulazio-etenak egingo dira batez ere N-634 errepidean, Donostia eta Orio artean, eta Igeldorako eta Jaizkibelerako igoeran.

Datorren larunbatean, hilaren 3an, Donostiako Klasikoaren ondorioz, honako aldaketak izango dira zirkulazioan:

 

N-634, DONOSTIA ETA ORIO ARTEAN

.-Goizeko 11:30etik 13:30era Oriorako noranzkoa itxita, Donostiako Errekalde auzotik (0 kilometro-puntua) Orioko Txankako biribilgunera arte (12. kilometro-puntua). Oriorako noranzkoan larrialdietako zerbitzuak eta garraio publikoa bakarrik igaro ahal izango dira.

Donostiarako noranzkoa eguerdiko 12:00etan itxiko da, emakumezkoen probako hasierako baliabideak iristen direnean.

.-Arratsaldean, 16:00etatik 17:00etara Oriorako noranzkoa itxiko da, Donostiako Errekalde auzotik (0 kilometro-puntua) Orioko Txankako biribilgunera arte (12. kilometro-puntua). Oriorako noranzkoan larrialdietako zerbitzuak eta garraio publikoa bakarrik igaro ahal izango dira.

 Donostiarako noranzkoa 16:00etan itxiko da, gizonezkoen probako hasierako baliabideak iristen direnean.

IGELDORAKO IGOERA ORIOTIK ETA DONOSTIATIK

11:00etatik aurrera, eta gizonezkoen proba amaitu arte, itxiko dira Oriotik eta Donostiatik Igeldorako bideak. Igeldora bertako egoiliarrak eta garraio publikoa bakarrik igaro ahal izango dira.

JAIZKIBEL, ERLAITZ ETA ARKALE GAINAK

Ez da aurreikusten ibilgailu partikularrentzat bidea ixtea, baina hurbiltzen den jende-kopuruaren arabera itxi ahal izango dira.

 

Proben ibilbidea:

.Masculina : https://www.klasikoa.eus/2019/Route/clasica-san-sebastian

.Femenina : https://women.klasikoa.eus/2019/Route/clasica-san-sebastian