Leioa, bi zauritu BI-637 errepidean atzemateagatik izan den istripu batean
Prentsa bulegoa
2017-07-27
21 eta 42 urteko bi gizonezko zauritu dira gaur, osteguna, arratsaldean, Avanzadako errepidean, Leioan, izan den istripu batean. Ertzaintzak erregulatu ditu Getxoko norabidean sortu diren auto-ilarak.
Arratsaldeko hirurak eta hogei aldera, atzemateagatik talka egin dute Leioan Seat Leon batek, Renault Trafic batek eta Volkswagen Caddy batek, BI-637 errepidetik zirkulatzen ari zirenean. Talkaren ondorioz, bi pertsona eraman behar izan dituzte Gurutzetako ospitalera. Erreietako bat trafikorako itxita geratu da, eta auto-ilarak eragin ditu Getxoko norabidean. Ertzaintzaren patruila batek erregulatu du trafikoa. 16:40 aldera, ibilgailuak galtzadatik kendu direnean, libre geratu da bidea, eta normaltasuna itzuli da errepide horretara.