16_1197-eu

Euskal Autonomia Erkidegoan 18:00ak arte izandako zirkulazio-istripuen balantzea

Prentsa bulegoa

2016-11-21

Hiru pertsona zauritu dira, garrantzi desberdinekoak, gaur, larunbata, euskal errepideetan izan den zirkulazio-istripu aipagarri bakarrean.

Ezbeharra eguerdiko hamabiak pasata gertatu da BI-625 errepidean, Arrankudiaga parean. Kia Rio auto batek eta Peugeot 407 auto batek aurrez aurre egin dute talka. Bigarren ibilgailuko bi okupatzaileak, 83 urteko gizonezkoa eta 74 urteko emakumezkoa, autoaren barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte. Gero, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte –gizonezkoa Osakidetzako helikopteroak eraman du–. Kia autoko gidaria, 27 urtekoa, ere zauritu da, eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute. Talkaren ondorioz errepide  horretako trafikoa eten behar izan dute eta, AP-68 autobidetik desbideratu dute. Eguerdiko ordu bata eta erdi inguru amaitu dira errepidea garbitzeko lanak, eta berriro zabaldu dute trafikora.