07.-Seg.Vial-Planes-GIDA-HIRIKO-MUSG-eu

Hiriko Mugikortasun Segururako Gida

Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasuneko Planak foku anitzetik egiten dio aurre arazo horri, eta, plan horri esker, istripu tasaren beheranzko joera iraunkorra izan da azken arteotan.

Plan horren fokuetariko bat, izatez ere, hiriko mugikortasun segurua da, eta horrek ezaugarri bereziak ditu. Hiriko trafikoaren ezaugarriak aintzat hartuta, neurri bereziak hartu behar dira. Hiri barruan, modu desberdinean mugitzen diren lau pertsona talde daude: oinezkoak, txirrindulariak, auto-gidariak eta motordunak. Lau talde horiek ezaugarri bereziak dituzte mugikortasunaren, abiaduraren eta gainerako taldeekiko zaurgarritasunaren aldetik; ezaugarri horien eraginez, nekezagoa da lau taldeok batera egotea.

Arazoak berberak dira munduko hiri guztietan; azken urteotan, modu nahiko adimmentsuan eta ausartean egin zaie aurre, soluzioak bilatzeko ohiko bideetatik irten da. Horrela, azken urteotan, "trafiko lasaitze" konzeptua garatu da, eta hori nahiko oraintsu hasi da Euskadin aplikatzen; hala eta guztiz ere, beste zenbait herritan garapen handiagoa dauka, adibidez, Holandan, Ingalaterran edo Frantzian.

Hiri handiek halako gaiak lantzen dituzten trafiko eta mugikortasun sailak dituzte. Txikiek, ostera, ez dute halako sail berezirik (arlo honetako adituak dituzten sailak), eta, hortaz, gida hau oso lagungarria izango zaie trafikoak sortzen dizkieten arazoak konpondu ahal izateko.

Udalerri askotan arazoa konpondu dute, metodologia egokia erabilita; metodologia horren barruan, aztertu beharreko arazoaren diagnostikoa edo identifikazioa, balizko soluzio teknikoak eta soluzio egokiaren hautapena nahiz beterazpena sartzen dira.

Kontuan hartu behar dira beti lege nahiz erakunde esparrua, administrazio desberdinen eskumenak eta arlo honetako dauden lege desberdinak; horiek aintzat hartu beharko dira jarduketak egiteko orduan. Gida honetan gai horri buruzko kapitulu bat dago, eta eranskin bat ere bai, arazo honekin nolabait ere lotuta egon daitezkeen lege guztiak jasotzen dituena.

Hiriko mugikortasun segururako gida (2n ED) (PDF - 1.75 MB)