Tramites-Euro-Modulares-eu

Euro-modularrak

 

60 tonara arteko GMB eta, gehienez, 25,25 metroko luzera dituzten "konfigurazio euro-modularreko" ibilgailu-taldeek zirkulatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da trafikoaren arloan eskumena duen organoaren baimena lortzea.

Baimena bidearen titularra den administrazioak txosten loteslea egin ondoren ematen da, epe jakin baterako eta baimenean ezartzen diren baldintzetan. Karga ezin izango da ibilgailuaren oinplanoko proiekziotik atera.

Ahal den guztietan, garraio horien ibilbideek autobide edo autobietatik igaro beharko dute edo “zirkulazio-noranzko bakoitzerako galtzada bereiziak eta noranzko bakoitzeko gutxienez bi errei” dituzten errepide arruntetatik.

Euro-modularretarako baimenak emateko irizpide eta betekizunetara, zirkulazio-baldintzetara eta bidearen titularren txosten orokorretara sartzeko, sakatu lotura hau: Euromodular baimenak

Baimen-eskaerara eta berritze-eskaerara sartzeko, sakatu lotura hau:  Egoitza elektronikoa

Bidaiaren jakinarazpenera sartzeko, sakatu lotura hau:  Bidaiaren jakinarazpena

Oharra:

* Ibilgailu pilotuaren laguntza bidezko bidaiaren jakinarazpena  bete ondoren, posta elektronikoz etkz@trafikoa.eus