Trafiko Zuzendaritzak Aurrerabide prozesuan parte hartzen du eta, beraz, kudeaketaeredu aurreratuaren printzipioak bereganatu eta bere jardueren garapenean txertatzen ditu. Zentzu horretan, estrategia horren kudeaketa eta lidergoa naturalki egokitzen da Trafiko Zuzendaritzaren Kudeaketa Ereduaren funtsezko pieza gisa.
Eredu osoari koherentzia emateko, Trafiko Zuzendaritzak prozesuen mapa ere diseinatu du Estrategiarekin batera; hau da, Zuzendaritzaren antolamendu-sistema, bera osatzen duten prozesu handiak eta erlazio nagusiak identifikatuta. Honako hauek dira identifikatutako prozesu handiak edo makroprozesuak: