10.-Tramites-Multas-Como_presentar_tus_escritos-eu

Nire idazkiak aurkezteko modua

Trafikoko zehapen-prozedura batekin lotutako idazkiak, prozedura horiek izapidetzeaz arduratzen den bulegora bidali behar dira eta honela aurkeztu ahal dira:

Izapidetze elektronikoa

Trafiko Zuzendaritzak trafikoko zehapen-prozedura batean alderdi diren pertsonei aukera ematen die prozeduraren izapide jakin batzuk Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa erabiliz bitarteko elektronikoen bidez egiteko.

Egin daitezkeen izapideak:

Betekizunak:

  1. Onartutako ziurtagiri digitala izatea.

Epea:

Gidaria identifikatzeko 20 egun naturaleko epea dago, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Gidaria identifikatzeko formularioa beteta, espediente-zenbakia eta arau-haustea egin duen gidaria identifikatzeko datu pertsonalak adierazita (izena, abizenak, identifikazio pertsonaleko agiria eta helbidea).

Identifikatutako gidaria Gidarien Erregistroan inskribatuta ez badago, Espainian gidatzeko gaitzen duen administrazio-baimenaren kopia (gidatzeko baimena edo lizentzia) erantsi beharko du.

Identifikazioaren eraginak:

Identifikazioa behar bezala egin bada, ofizioz hasiera emango zaio identifikatutako pertsonaren kontrako espedienteari.

Gidaria identifikatzeko betebeharra ez betetzearen ondorioa:

Arau-haustearen gidari erantzulea egiaz identifikatzeko betebeharra ez betetzea, 6/2015 LegEDren 77 j) artikuluan aurreikusitako arau-hauste oso larri gisa zehatuko da eta, arau-haustea arina bada, jasoko duzun zehapena jatorrizko arau-hausterako aurreikusitako isunaren bikoitza izango da; arau-haustea larria edo oso larria bada, hirukoitza.

Ordainketa ibilgailuaren titularrak egiten badu, ondorio guztietarako bera ibilgailuaren gidaritzat hartuko da eta egindako identifikazioak ez dira onartuko.

* Alegazioak

Betekizunak:

  1. Onartutako ziurtagiri digitala izatea.

Epea:

Alegazio-idazkia aurkezteko 20 egun naturaleko epea dago, salaketaren edo hasteko erabakiaren jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan bertan ordainketa deskontua aplikatuta egiten bada, alegazioak ez aurkeztutzat joko dira.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunak ordezkari bidez jarduten badu, ordezkaritza hori egiaztatzeko agiriak erantsi beharko ditu.

* Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Betekizunak:

  1. Onartutako ziurtagiri digitala izatea.

Epea:

Hilabeteko epea dago, zehatzeko ebazpenaren jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Errekurtso hau prozedura arruntean zehatzeko ebazpena eman zuen organoari jarriko zaio (espedienteetan alegazioak egin ziren eta ordainketa ez zen deskontua aplikatuta egin).

Errekurtsoa jartzearen ondorioa:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ez da eteten zehapenaren betearazpena, ezta sortzen diren eraginak ere (puntu-galera).

Isunak borondatezko epean internet bidez ordaindu ahalko dira jasotako jakinarazpenarekin batera doan ordainketa-agiriaz.

Dena den, isunak jakinarazpenean adierazitako zenbatekoaren % 50eko murrizketa aplikatuta bakarrik ordaindu ahalko dira 20 egun naturaleko epean eginez gero, salaketaren edo hasteko erabakiaren jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako epetik kanpo ez dago ordaintzerik % 50eko deskontua aplikatuta, edo inoiz ere ez legez prozedura arruntaren bidez izapidetu behar diren arau-hausteak direnean./p>

Behin ordainduz gero, uko egiten zaio administrazio-bidean edozein alegazio edo errekurtso aurkezteari. Hortaz, deskontua aplikatuta ordaintzen bada, soilik errekurtsoa aurkeztu ahalko da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

Isuna borondatezko epearen barruan ordaindu ezik, ordainketa premiamendu bidez eskatuko da.

Ordainketa kasu hauetan egin daiteke:

  • Ordainketa-agiria baduzu, isuna internet bidez www.euskadi.eus/nireordainketa ordaindu ahalko duzu edo, bestela, jasotako ordainketa-agirian agertzen diren finantza-erakundeen edozein bulegotan.

  • Ordainketa-agiririk ez baduzu eta eskuratu nahi baduzu,www.trafikoa.euskadi.eus web-orrian egin ahalko duzu "isunen ordainketa" toki nabarmenean. Horretarako, zure esku dagoen dokumentuan datu guztiak bete behar dira (espediente-zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).

Zure zehapen-espedientean egin diren jarduketa telematikoak edozein unetan kontsulta ditzakezu www.euskadi.eus/nirekudeaketak web-orrian, betiere ziurtagiri digitalaren bidez identifikatuz gero.