App Trafiko

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Aplikazio ofiziala.

Trafiko Zuzendaritzak TrafikoaEJGV aplikazioa jarri du martxan. Aplikazio horri esker, gailu mugikorretan, telefonoan edo tabletean Euskadiko errepideen egoerari buruzko informazio esanguratsua kontsultatu ahal izango da: gorabeherak, obrak, radarrak, trafikoko kamerak, hiriburuetako sarbideak, mendateen egoera, zirkulazio-murrizketak, albisteak, eta abar. Informazio guztia denbora errealean eguneratzen da Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko sistema informatikoetatik. Horrez gain, informazio interesgarrietarako estekak eskaintzen ditu, larrialdietako telefono ofizialetarako edota trafikoaren informazioari buruzko telefonoetarako sarbide azkarrak baita Trafiko Zuzendaritza agertzen den sare sozialetara ere.

TrafikoEJGV aplikazioa doan jaitsi daiteke web orri honetatik: