AVASA

• Hitzarmena emakida bukatu arte, 2026ra arte, egongo da indarrean

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio AP-68 autobidearen AVASA emakidadunarekin lankidetza-hitzarmena ezartzeari

Trafiko Zuzendaritza

• Bide Segurtasuna hobetzeko lankidetza eta informazio-trukea arautuko ditu

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Segurtasun Sailaren bidez, AP-68 autobidearen CESAU;Eusko-Aragoiar Autobidea (aurrerantzean, AVASA) emakidadunarekin lankidetza-hitzarmena ezartzeari.

Bi administrazioen ustez komenigarria zen Bide Segurtasunean eragina duten euren eginkizunen eraginkortasuna hobetzeko elkarlan- eta lankidetza-esparru bat ezartzea.  Horrela, hitzarmen honek, besteak beste, erraztuko du trafikoari eta istripuei buruzko datuak, trafiko-kameren irudiak edo mezu aldakorreko panelek ematen duten informazioa, oro har, trukatzea. Bestalde, errepidean ekipamenduak instalatzeko baimenen tramitazioa arintzeko aukera ere emango du.

IRAUPENA ETA EZARPEN-ESPARRUA

Hitzarmen honen ezarpen-esparrua EAEtik igarotzen den AP-68 autobidearen zatia, 0 kilometrotik 77,597 kilometrora artekoa, izango da, eta AP-68 autobidearen emakida bukatu arte, hau da, 2026ko azaroaren 11ra arte, egongo da indarrean.