Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Emakumeen kirolaren aldeko ekintza positiboko klausula bat gehitu da kirol-ekitaldiak baimentzeko prozeduran

    Argitalpen-data: 

    Itzulia Women 2024

    Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak aldatu egin du kirol-ekitaldiak baimentzeko prozedura arautzen duen 4-2026 Instrukzioa. Hain zuzen ere, ekintza positiboko klausula bat sartu du, emakumeen probak modu espezifikoan baloratu ahal izateko, benetako berdintasuna eta emakumeen partaidetza orekatua sustatuz kirol-jardueretan. Neurri honek, ekitaldiak baimentzeko ezarrita dauden irizpideak malgutzeko edo egokitzeko aukera jasotzen du, arrazoituz, betiere horrek ez badu arriskuan jartzen probaren segurtasuna, osotasuna eta bere funtsezko helburuak betetzea.