Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Euskal Poliziak segurtasun-uhalaren eta haurrak eusteko sistemen erabileraren zaintza indartuko du Euskadin

    Argitalpen-data: 

    
      0324_TRAFICO_ERTZAINTZA_erredehierro_14114.jpg
    • Ikuskapena martxoaren 17tik 23ra indartuko da Euskadiko bide-sareko errepide eta kaleetan
    • Segurtasun-uhala edo haurrak eusteko sistemak erabiltzen ez badira, 200 euroko isunak jar daitezke eta gidabaimeneko 4 puntu ken daitezke

    Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, auto-gidariek eta bidaiariek segurtasun-uhala erabiltzen duten eta haurrak eusteko sistemak (HES) erabiltzen diren zaintzeko kanpaina burutuko du martxoaren 17tik 23ra.

    Segurtasun-uhala funtsezko segurtasun-sistema pasiboa da, eta eserleku guztietan erabili behar da eta behar bezala lotuta eraman behar da. Ezin da uhalaren funtzionamendua aldatuko edo blokeatuko duen pintzarik edo sistemarik erabili. Gidariak uhala aska dezake aparkatzeko edo atzera-martxa egiteko, eta ez du lotu beharrik uhala erabiltzetik salbuesten duen mediku-ziurtagiri bat edo desgaitasun bat badu. Horrez gainera, uhala lotu gabe gidatu dezakete, herri barruan zirkulatzen ari direnean bakarrik, hainbat sektoretako profesionalek: taxilariek, salgaien banatzaileek (distantzia laburreko zamalanetan), larrialdi-zerbitzuetakoek eta autoeskoletakoek (eskola praktikoak ematen ari direnean).

    Bestalde, adingabeek beti atzeko eserlekuetan bidaiatuko dute behar bezala homologatutako haurrak eusteko sistemak erabiliz. Salbuespenak izango dira ibilgailuak atzeko eserlekurik ez izatea edo eserleku horiek baldintza berberetan joan behar duten beste adingabe batzuek okupatuta egotea edo eserleku horietan haurrak eusteko sistema guztiak instalatzerik ez izatea. Egoera horietan, salbuespenez, aurreko eserlekuan joan ahal izango dira, eta beti euren pisura eta altuerara egokitutako sistemen bidez eutsita.

    Segurtasun-uhala lotu gabe eta haurrak eusteko sistema egokiak erabili gabe bidaiatzea arau-hauste larriak dira, eta arau-hauste horrengatik 200 euroko isunak jar daitezke eta gidabaimeneko 4 puntu ken daitezke gidariaren kasuan.

    Kanpaina hau trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 32 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.

    Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)