Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Euskal Poliziak abiadura kontrolatzeko kanpainak indartuko ditu Euskadin

    Argitalpen-data: 

    
      2304052304_CONTROL_TRAFICO_Y_RP_erredehierro_002.jpg
    • Zaintza-lana areagotzeko kanpaina berriak egingo ditu Euskadiko bide-sarean martxoaren 3tik 9ra, apirilaren 7tik 13ra eta maiatzaren 26tik 30era
    • 2024an, trafiko-istripuetan hildakoen % 32 abiadura desegokiagatik izan zen, faktore nagusi gisa

    Euskal Poliziak abiadura-kontrola areagotuko du datorren astean, martxoaren 3tik 9ra, apirilaren 7tik 13ra eta maiatzaren 26tik 30era egingo diren kanpainekin. Operatibo horiek 2025. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte dira. Guztira 32 kanpaina egitea aurreikusten da.

    Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko bide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

    Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren arabera, "abiadura-mugak ez errespetatzeak izan ditzakeen ondorio larri eta atzeraezinei buruz herritarrak zaintzea eta kontzientziatzea da kanpaina horien helburua. Errepideko istripuak saihesteko, ezinbestekoa da ezarritako mugak errespetatzea eta abiadura bidearen eta klimatologiaren egoeretara egokitzea. Eta irmoki uste dugu zaintza eta kontzientziazioa direla ondorio tragikoak dituzten trafiko-istripuak prebenitzeko eta saihesteko modurik onena."

    2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan trafiko-istripuz hildako pertsonen % 32 faktore nagusia abiadura desegokia izan zen istripuetan hil ziren.

    Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.

    Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)