- Lasterketa abuztuaren 2an, larunbata, jokatuko da eta Gipuzkoako hiriburuan izango ditu hasiera eta amaiera
- Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz
Abuztuaren 2an, larunbata, jokatuko da Donostiako Klasikoa 2025. Lasterketaren 44. edizioak, ohi bezala, Donostiako Boulevardean izango ditu irteera eta helmuga. Guztira, 211,4 kilometroko ibilbidea izango du, 11:20ean abiatuko dira txirrindulariak eta, antolatzaileek egindako aurreikuspenen arabera, 16:29ak edo 17:02ak aldera amaituko da.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa (Ertzaintzaren Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako agenteek parte hartuko dute), lasterketak eragina izango duen herrietako udaltzaingoekin batera.
Honako hauek dira Donostiako Klasikoaren ondorioz Gipuzkoako errepide sare nagusian izango diren mozketak eta gutxi gorabeherako ordutegiak:
TRAFIKOAN ERAGINAK
|
ERREPIDEA |
KOKALEKUA |
NORANZKOA |
MOZKETAREN ORDUA |
AMAIERA ORDUA |
|
Gi-20 |
10 irteera, Añorga |
Irun |
11:00 |
11:40 |
|
13:55 |
14:50 |
|||
|
A-15 |
164 irteera, Mandazubiko biribilguneko lotunean |
Biak |
11:15 |
11:45 |
|
13:55 |
14:40 |
|||
|
N-I |
446 irteera |
Vitoria-Gasteiz |
11:25 |
12:00 |
|
13:50 |
14:35 |
|||
|
AP-8 |
Zarauzko ordainlekutik irtetea, auto-ilara posibleak |
Zarautz |
12:15 |
12:40 |
|
AP-8 |
Zumaiako ordainlekutik irtetea, auto-ilara posibleak |
Zumaia |
12:35 |
12:55 |
|
AP-8 |
11 irteera, Oiartzun (Arragua) |
Bilbo |
15:20 |
16:25 |
|
Gi-636 |
0,00 KP. Bidea erabat moztuko da, trafikoa Beraunera bideratuko da |
Irun |
14:30 |
15:05 |
|
Gi-636 |
2,900 KP, Lezo-Errenteria irteera-adarra (GI-2638) |
Donostia |
14:30 (moztu) eta 15:35 (itxi) |
16:25 |
|
Gi-636 |
2,900 KP, Lezo-Errenteria irteera-adarra (GI-2638) |
Irun |
15:35 |
16:25 |
|
Gi-636 |
5 PK Lintzirin. Auto-ilada posibleak 3,000 KPko itxieraren ondorioz |
Donostia |
15:35 |
16:25 |
|
Gi-636 |
15,500 KP. Bidea erabat itxiko da, ibilgailu arinak Behobiara bideratuko dira autobidea hartu ahal izateko |
Donostia |
15:00 |
15:45 |
|
Gi-636 |
14,200 KP. Bidea erabat itxiko da, ibilgailu arinak Ficobara bideratuko dira. |
Behobia |
15:00 |
15:45 |
|
N-634 |
15,200 KP, Orioko gaina |
Zumaia |
12:10 |
12:55 |
Donostiako Klasikoa 2025 lasterketari buruzko informazio guztia web-orri, aplikazio eta Twitter kontu ofizialen bidez hedatzen da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakia, 24 orduetan aktibo dagoena, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)

